
Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen berariazko erregistroan inskribatuta
HASIERA | GARA | ZER EGITEN DUGUN | DOHAINTZAK | BOLUNTARIOTZA | KALITATEA ETA GARDENTAGUNA | JARDUNALDIA | MULTIMEDIA
NOR GAREN
Irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua gara, 2001ean senide-talde batek sortua. Adimen-desgaitasuna duten pertsonei artera gerturatzeko aukera emateko asmoz sortu zen.
Gure ustez, eta hala dio gure eskarmentuak ere, jardun artistikoak adimen-, emozio- eta psikomotrizitate-trebetasunak indartzen dituela. Hori dela eta, Atena Fundazioa jarduera artistiko eta pedagogiko integratzaileak garatzeko helburuaz sortu zen.
Pertsonen gaitasunetatik abiatuta dihardugu, errealizazio artistiko eta pertsonalera zuzendutako jardueren bitartez indartuz, ahal besteko errendimendua lortuz. Metodologia propioa eta berritzailea darabilgu, artea eta pedagogia uztartuz.

ATENA FUNDAZIOA
Rio Altzania, Atzekoaren Azpian 20
31006 Iruñea (Nafarroa)
Tfnoa. 948 249 150